Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/477
<475>
hura edireiten dutenak. Erran nahi du gaitz dela zeruko lorian sartzea, eta Jainkoaren manamenduen konplitzea. Zeren ezta bide bat baizen, eta bat hura ere, guztia da mehar, malkhar, buruz gora, haragiaren kontra eta desgogara.
Eta, guztien buruan, ezta bide hartan batere errebelatu behar, eta ez nehorat makhurtu, eta ez aldaratu: manamendu guztiak behar dira konplitu. Baina ifernura joaiteko, eztira guztiak hautsi behar, asko da batetan faltatzea. Hala erraiten du Jondone Jakuek:
Quicumque totam legem servaverit, offendat, autem, in uno, factus est omnium reus (Iacob. 2). Bertze guztiak konplituagatik, batetan behaztopatzen bada, guztietan egiten da hobenduri. Eta haur aditzen da, Glosak dioen bezala, de poena damni, et non de poena sensus (Glosa Lyr. in cap. 2 Iacobi.). Guztietan egiten da hobenduri. Ez zeren bekhatu bat baizen eztuenak hanbat pena merezi duen, nola hamar dituenak, baina zeren bat baizen eztuena ere ifernurako baita, hamar dituena bezain ongi; ez hain barrena, eta ez hanbat penarekin; ordea, biak barrenean, nor bere mereziarekin.
308 Beraz, gaitz izanen da parabisuan sartzea, hartarakotzat manamendu guztiak konplitu behar direnean, bide bat baizen eztenean, eta bat hura ere hain meharra eta gaitza denean. Eta hala, Jondone Paulok, bere