Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/476

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<474>

Nola, ikhusirik ifernuko bidea den gaitzago parabisukoa baino, behar den gerotik gerora ibiltzea utzi

Kap. XLVIII


307 Anhitzetan egotu naiz neure buruarekin gogoetan, eta iduritzen zait ezen gogoeta egiteko egitekoa dela ea zein den gaitzago, Jainkoaren zerbitzatzea, ala deabruaren; parabisura joaitea, ala ifernura.

Bi presuna daude bertze munduan: bata parabisuan, eta bertzea ifernuan. Bada, hetarik bietarik, zeinek iragan othe zuen mundu hunetan pena eta trabailu gehiago? Haur nahi nuke jakin, hunen nago galdez, haur da ene gogoeta.

Badirudi trabailu gehiago iragan behar duela parabisuratzen denak parabisuratzeko, ifernuratzen denak ifernuratzeko baino. Zeren parabisuko bidea gaitzago baita, ifernukoa baino. Hala emaiten du aditzera San Mateok: Angusta porta et arcta est via quae ducit ad vitam, et pauci sunt qui inveniunt eam (Matth. 7). Athea, athe hertsia da, eta bidea ere bide meharra, parabisurat dohana, eta gutiak dira bide