Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/447

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<445>

§ 2


291 "Bai, ordea, damu hartzen dut jendek ene baithan eztenaren erraiteaz, eta bai batzutan denaren ere agertzeaz eta banatzeaz". Sinhesten dut damu hartzen duzula; baina pazientzia behar duzu. Zeren bertzeren mihiak ezin eduki ditzaketzu, hek eztaude zure eskuan. Utzkitzu hek, gaixtoak baitira, eta jende onen eta prestuen erranaz, eta zeure konzientziaz egizu kontu. Zeren San Bernardok dioen bezala: Omnino sufficit adversus os loquentium iniqua, opinio bonorum cum testimonio conscientiae (Bernard. Super Cantica). Asko da mihi gaixtoen kontrako, jende onen alderakotzat fama onean egoitea, konzientzia onaren lekhukotasunarekin.

Deusek ere eztu hala sendatzen, eta ez arintzen, jende gaixtoek gutzaz gaizki erraiten dutela enzuteaz hartzen dugun damua, nola egiten baitu ikhusteak eta jakiteak eztugula hobenik; eta jende prestuek eta ohoratuek ere, eztutela uste, eta ez sinhesten gutzaz halakorik. Baldin jende prestuek erraiten badute zutzaz ongi, eta konzientziak ez akhusatzen, egizu loa laxo, eztuzula antsiarik xarrek edo galduek gaizki erranagatik. Aitzitik,