Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/448

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<446>

atsegin hartzeko duzu, zeren hartan da ageri etzarela hek bezala. Egia haur erdietsi zuen ongi Antistenes filosofoak. Zeren hark enzun zuenean ezen jende gaixto batzuk haren laudorioz zeudezila, erran zuen tristura handi batekin:

"Ha, Jainkoak, zer egin othe dut nik? Zertan faltatu othe dut? Beldur naiz zerbaitetan huts egin dudan, eta lehendanik gaixtatu naizen.

Zeren jende gaixto batzuek, lehen nitzaz gaizki erraiten zutenek, erraiten omen dute orai ongi. Zein baita seinale gaixtoa. Zeren halakoek ez ohi dute erraiten ongirik, gaixtoez eta gaixtakeriez baizen" (Laert. lib. 6, cap. 2). 292 Hunela mintzatu zen filosofo hura, gaixtoen kondizinoa ezaguturik. Beude, beraz, hek, diren bezalakorik, ez hetarat bururik itzul, ez hei beha, ez hetzaz konturik egin. Zeure konzientziarekin edukazu, harekin konseila eta konsola zaitezi. Hala egiten zuen Jondone Paulok, erraiten zuenean: Gloria nostra haec est, testimonium conscientiae nostrae (2 Cor. 1). Haur da mundu hunetako gure loria eta parabisua, konzientziaren akhusamendurik gabe egoitea, barren hartan faltarik ez edireitea.

Erran bailu bezala: Batzuen loria eta kontentamendua da aberats izaitea, errenta handien erdiestea, handiekin segitzea,