Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/449

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<447>

jokoan, jan-edanean, emaztetan eta munduko bertze plazeretan denboraren iragaitea, baina ez gurea (dio Jondone Paulok). Guk eztugu hautzaz konturik egiten, barrenekoaz, konzientziakoaz kontentatzen gara. Hunen arauaz erraiten du San Anbrosiok ere: Propositum piae mentis mercedem non expetit; sed pro mercede habet boni facti conscientiam et iusti operis effectum (Ambros. lib 2 De Abraham, c. 2, tom. 3). Konzientzia ona, bere ongi eginaz, bere baithan barrena edireiten duen pagamenduaz kontentatzen da, hura daritza asko, eztu bertzerik bilhatzen eta ez desiratzen. Zeren San Anbrosio berak dioen bezala: Quis, enim, puritate et simplicitate pectoris dulcior fructus? Quis cibus suavior quam is, quem animus bene sibi conscius et mens innocentis epulatur? (Ambros. in Psal. 35, tom. 2). Zer fruitu da konzientzia onaren garbitasuna eta sinpletasuna baino eztiagorik? Zer janhari, deusetan eztuela faltarik dakienak jaten duena baino gozoagorik? Nihil simplici corde felicius: quia qui innocentiam erga alios exhibet, nihil est quod pati ab aliis formidet; habet enim quasi arcem firmissimam, simplicitatem suam; nec suspectus est pati quod se fecisse non meminit (Grego. lib. 2 Moral., cap. 2). Ezta konzientzia sinplea, plauna eta maliziagabea baino gauza dohatsuagorik, dio San Gregoriok. Malizia gabe, sinpleki, gogoan gaitzik eztadukala dabilana, ezta deusen beldur. Iduritzen zaika halakoari ezen bere sinpletasuna eta intenzione ona duela gaztelurik