Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/268
<268>
§ 5
179 ―Ha Jainko handia, helas! Zer izanen da, bada, nitzaz? Ene mihi guztia da juramentu egiteko usantzan barrena sarthua, guztia da hartara emana, eztakit bertzela minzatzen. Zer eginen dut, bada? Nola erremediatuko naiz?.
―Adi ezazu zer erraiten duen pontu hunen gainean San Krisostomok: Malam iurandi consuetudinem ab ore nostro aufferamus, fraenum imponamus linguae. Nullo hic sumptu opus est, nullus labor exigitur, non indiget magna temporis mora exercitatio; sufficit velle, et totum factum est; res, enim, haec a consuetudine pendet (Chrys. Ho. 26 ad popu. Antho., to. 5). “Juramentu egiteko usantza ahotik khen dezagun, mihia brida dezagun; eta nahi badugu, badaidigu. Zeren ezta hartakotzat batere gasturik egin behar, ez trabailurik hartu, eta ez denbora anhitz enplegatu. Asko da nahia, egin da hainbertzez, zeren egiteko haur usantzatik heldu da”. Usatu zara anhitz minzatzen, hitz guztiaz juramentu egiten, usat zaitezi, bada, orai, aldiz, juramentuen utzten. Nahi baduzu, badaidikezu, eta baldin egiten ezpaduzu, seinale da eztuzula nahi.
Erranen duzu: "Nahi nuke, bada, eta indazu zenbait erremedio". Lehenbiziko erremedioa da hartzea goizean gogo eta borondate fin bat, deliberamendu deliberatu bat, egun hartan juramenturik