Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/267

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<267>

aphur bat froga arteino, sinhesterik emaiten, eta ez eman behar ere.

Ez eta etzaika absolbazinorik eta barkhamendurik eman behar, behin, biatan eta gehiagotan bere juramentuen egiteko usantza gaixtoa utziko duela kofesorari prometatuz gero, bat ere utzi gabe, bere leheneko usantzarekin berriz kofesatzera bihurtzen denean.

Nola amorantearekin dagoena, edo bertzerena ebatsirik dadukana, ezin absolba baititeke amorantea utz arteino edo bertzerena ahal badeza, bihur arteino, hala juramentu egiteko usantza duena ere, ezin absolba diteke, usantza harekin dagoeino, haren utztera enseia ditekeien arteino. Quia tunc est in statu peccati. Zeren orduan bekhatuaren egoitzan, estatuan eta tokian baitago.

Eta hala pensa bezate kofesorek zer hari diren, halakoak belhaunetara ethortzen zaiztenean, zeren eztira egiteko gabe.

Eta badirudi hoberena lizatekeiela behin erakustea eta aditzera emaitea zein peril handian dauden; eta gero aphur bat absolbazinoaren luzatzea, eta erraitea dohazila eta bihur ditezila handik amorz egunen buruan; eta bitartean enseia ditezila bere usantza gaixtoaren utztera. Eta gero, bihurtzen direnean, edireiten bada bat ere utzi dutela eta utztera enseiatzen direla, orduan absolba, eta ez bertzela.