Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/266

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<266>

egiten dutenei baino. Baina nola baitzara gezurti eta fama hartan baitzaude, halatan etzaituzte sinhesten; eta halatan, zerorrek ere, zeure gezurrak sinhets arazi nahiz, hanbat arnegu eta juramentu egiten duzu.

178 Baina zenbatenaz eta zuk juramentu gehiago, hanbatenaz nik gutiago sinhets. Zeren gezurraren erraitera herabe eztuenak, eztu gezurraren gainean juramentu egitera ere herabe izanen. Eta behin gezurrean frogatuz gero, nola jende juramentutsuak maiz frogatzen baitira, etzaie handik harat halakoei sinhesterik emaiten. Zeren haur da gezurtiaren gaztigua, egia erraiten duenean eztadin sinhets. Eta eztu merezi ere sinhets dadin. Zeren erran komuna den bezala, otharre bat egiten duenak egin ditzake ehun ere, gezur bat erraiten duenak, baderrake gehiago ere.

Jondone Paulo apostolua, munduak dakien bezain fintki konbertitu bazen ere, eta saindutasun handi batekin hasi predikatzen; guztiarekin ere, Jerusalemera zen lehenbiziko aldian ihesi zihoazkon bere lagun apostoluak, etzeitzan fidatzen, zeren uste baitzuten ezen lehena zela, eta lehen bezala, heken kontra zebilala. Hala da, bada, gezurtia, behin gezurrean frogatu dena, eta bai edozein bertze faltatan erori dena ere.

Etzaika handik harat halakoari beranduraino,