Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/158
<158>
nahi du: Eman deratzut, eta emaiten deratzut anhitz egun, hain aberatsik, baliosik eta prezio handitakorik, non hetarik batek balio baitu, eta balioko baitu urthe bat. Zeren gero urthe batez egin ditekeiena, eta eginen dena, egin baititeke orai egun batez. Eta arrazoina. Zeren gero izanen eztena, orai baita merezitzeko eta ontasunean aitzinatzeko ahala, indarra eta libertatea. Eta, halaber, zeren bi pena suerte baitira, bata da paena inflicta (Vide Dioni. chartusia. De iudicio animae, cap. 15), bertzek emaiten derakuna, bertzetarik heldu zaikuna, nola baita purgatorioetako pena, eritasun batetakoa.
Bertzea da <lat> paena assumpta, </lat> gerok geure borondatez hartzen duguna, nola baita egiten dugun penitenzia, barurtzea, orazinotan egoitea, erromerian ibiltzea. Eta pena hark, gerok geure borondatez hartzen dugunak, eramaiten dio aitzinaldea bertze penari, bertzek emaiten derakunari, pazientki errezibitua izanagatik ere. Zeren purgatorioetan dagoenak nahi luke handik libratu, eta bai eriak ere sendatu.
106 Baina orai gerok geure borondatez egiten dugun penitenzia eta hartzen dugun pena, alde guztiz da borondatezkoa, baliosa eta Jainkoari eder zaikana. Eta, halatan, hunek eramaiten deraue purgatorioetako penari, eta eritasunekoari ere, urreak bertze diru guztiei eramaiten derauen abantaila.