<157>
eta zeruko loriaren erdiesteko.
Erraiten da gauza bat preziatua dela, hartarik puska ttipiak, bertzetarik handiak baino gehiago balio duenean eta, halatan, erraiten da gauza preziatua dela urrea. Beraz, zinez da gauza preziatua eta baliosa denbora, zeren den gutiena, bihotzezko urrikimendu batekin, asko baita salbamenduaren egiteko. Eta, ezpere, galdegiozu bere azken orenean, hain laburzki parabisua irabazi zuen ohoinari, ea zer iduri zaikan denboraz. Ea gauza estimatzekoa eta ezertan edukitzekoa denz. Eta hark, frogatuak bezala, erranen deratzu baietz, ezertan edukitzekoa dela, baliosa dela, eztuela munduan bere parerik.
105 Hain da gauza handia eta aberatsa, orai eskuen artean dugun denboraren orai haur, ezen purgatorioetako penak, mundu hunetako pena guztiak elkharri iratxekirik baino handiagoak direlarik, guztiarekin ere, erraiten baitu doktor batek: Plus valet hic in patientia dies unus, quam in purgatorio annus (Lodolphus ex Saxonia, 1 p., cap. 20). Gehiago balio du eta gehiago egiten du, orai hemen egun batez obra onetan enplegatzeak, gero purgatorioetan urthe batez penatzen egoiteak baino. Oraiko egunak balioko du orduko urthea. Hala emaiten du aditzera Ezekiel profetak: Diem pro anno dedi tibi (Ezequi. 4) . Eman neratzun eguna urthetzat. Erran