Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/147

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<148>

etzara fidatzen, eta ez orhoitzen, erremedia ahal ditzakeiela, halaber, bekhaturik ez egiteagatik ethor ahal dakidizketzun atsekabeak eta egitekoak. Behar eztenean fidatzen zara, eta ez behar denean. Behar eztenean iduritzen zaitzu Jainkoaren miserikordia handi, eta ez behar denean. Hamar ezkuturen behar zarenean edo bertze premia bat eta eskastasun bat duzunean, etzara fidatzen, eztuzu esperantzarik, prestuki bizitzen zarela eta bekhaturik egin gabe egoiten zarela, zeure premia eta eskastasuna estal ahal diazaizula Jainkoak. Eta, hala, zeure esperantzagabearekin egiten duzu bekhatu, ebatsten duzu, egiten duzu ohoinkeria bat. Eta egiten duzu ohoinkeria hura esperantzaz, gero berdin Jainko miserikordiosak barkhatuko deratzula hartako bekhatua. Itsutasunaren handia! Orai Jainkoarekin adiskide zarenean, bekhaturik gabe zaudenean, eztuzu esperantzarik Jainkoak zuregatik deus daidikeiela, zure premia estal dezakeiela; eta gero, etsai zarenean eta bekhatuz bethea zaudenean, duzu fidantzia, guztiak barkhaturik, bere garazia eta loria, hain gauza handiak, baliosak eta erdiesteko gaitzak, emanen derauzkitzula. Gauza errazean etzara fidatzen, eta bai gaitzean. Bekhatu egiten duenarentzat dadukazu Jainkoa handi, zabal, franko, liberal;