Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/112
<112>
eta ez bertzek. Badu guztien kontua, eta kontu segura eta gerthua. Hala erraiten du San Tomasek: Numerus pradestinatorum in superna felicitate locandus est certus et soli Deo cognitus (S. Thom. 1 p., q. 2, art. 7).
Bekhatuak eta bekhatuzko obrak baititugu geure-geureak, eta gerok eginak. Halako moldez, ezen erraiten baitu Jainkoak berak Oseas profeta baithan: Perditio tua ex te, Israel; tantummodo in me auxilium tuum (Oseae 13). Israel, giristinoa, galtzea zeureganik, erremediatzea duzu eneganik. Bekhatua zurea da, barkhamendua da enea.
75 Ordea, guztiarekin ere, badaki Jainkoak gure bekhatu guztien berria eta kontua: badaki zenbat eginen ditugun, eta bai zenbatetaraino igurikiko zaikun ere. Hala erraiten du San Agustinek: Sed hoc magis sentire nos convenit, tandiu unumquemque Dei patientia sustentari, quandiu nondum peccatorum suorum terminum finemque compleverit; quo completo, eum illico percuti, nec illi ullam veniam iam reservari (August. lib. De vita christiana, tom. 9). Jakin dezagun gauza bat, sentitzekoa baita, igurikitzen dioela batbederari Jainkoaren pazientziak, bere bekhatuen neurria betha arteino, kontua konpli arteino; eta hura konplituz gero, eztela gehiago igurikitzerik, eta ez barkhamendu erdiesterik. Badaki Jainkoak kontua, zenbat bekhatu eginen ditugun, eta bai zein handiak eta nolakoak