berzerik biga.
3 Dioste Simon Pierrisek: Banoa arrainzara. Diotsate: Bagioazak gu ere hirekin. Parti zitezen, eta igan zitezen unzira bertan. Eta gau hartan etzezaten deus har.
4 Baina goiza ethorri zenean, eriden zedin Jesus ur bazterrean; badarik ere etzezaten ezagut diszipuluék Jesus zela.
5 Dioste bada Jesusek: Haurrák, jakirik batre baduzue? Ihardets ziezoten: Ez.
6 Eta hark dioste: Egotzazue sarea unziaren eskuineko aldera, eta eridenen duzue. Egotz zezaten bada, eta gehiagorik ezin hura tira zezaketen arrainén anhitzez.
7 Diotsa, bada, Jesusek maite zuen diszipulu hark Pierrisi: Jauna duk. Simon Pierris bada, enzun zuenean ezen Jauna zela, bere juphaz ingura zedin (zeren billuzgorria baitzén), eta egotz zezan bere burua itsasora.
8 Eta berze diszipuluak unzian ethor zitezen (ezen etziraden lurretik urrun, baina berrehun besoren ingurua), tiratzen zutela sarea arrainez bethea.
9 Eta lurrera jautsi ziradenean ikhus zitzaten ikhatzak ezarriak, eta arraina gainean ezarria eta ogia.
10 Dioste Jesusek: Ekharzue orain hartu dituzuen arrainetarik.
11 Igan zedin Simon Pierris, eta tira zezan sarea lurrera, ehun eta berrogei eta hamairur arrain handiz bethea. Eta hanbat bazen ere,