27 Gero diotsa Thomasi: Ezarrak eure erhia hemen, eta ikhus itzak ene eskuak; eta heda ezak eure eskua, eta ezarrak ene seihetsean; eta ez aizela sinhestegabe, baina sinhestedun.
28 Eta ihardets zezan Thomasek: eta erran ziezón: Ene Jauna eta ene Jainkoá.
29 Diotsa Jesusek: Zeren ikhusi bainauk, Thomas sinhesten duk. Dohatsu dituk ikhusi ez, eta sinhetsi dutenak.
30 Bada anhitz berze signorik ere egin zezan Jesusek bere diszipuluén aitzinean, zein ezpaitirade skribatuak liburu hunetan.
31 Baina gauza hauk skribatu izan dirade, sinhets dezazuenzát ezen Jesus dela Krist Jainkoaren Semea, eta sinhesten duzuela bizitzea duzuenzát haren izenean.
KAP. XXI.
1 Krist agertzen diszipuluéi, arrain hatzamaiten ari ziradela. 6 Arrain hatzamanak. 18 Pierrisen herioa Kristek aitzinetik erraiten, 20 eta Joanesenaz Pierris informatzen. 25 Skribatu ezten gauzarik anhitz egin Jesusek.
1 Gero manifesta zekién berriz Jesus diszipuluei Tiberiako itsas aldean. Manifesta zedin bada hunela:
2 Ziraden elkharrekin Simon Pierris, eta Thomas Didimus deitzen dena, eta Natanael, zein baitzen Kana Galileako, eta Zebedeoren semeak, eta haren diszipuluetarik