zerauela diszipuluei ezen ikhusi zuela Jauna, eta hark gauza hek erran zerautzala.
19 Eta arrastu zenean Sabathoén asteko lehen egun hartan, eta borthák ertsiak zeudela, non bilduak baitziraden diszipuluak Juduen beldurrez, ethor zedin Jesus eta geldi zedin haién artean, eta dioste: Bakea dela zuekin.
20 Eta haur erran zuenean, erakuts zietzén eskuak eta bere seihetsa. Eta alegera zitezen diszipuluak ikhusirik Jauna.
21 Eta erran ziezén berriz: Bakea dela zuekin; ni Aitak igorri nauen bezala, nik ere igorten zaituztet zuek.
22 Eta haur erran zuenean, hats eman ziezén eta erran: Rezebi ezazue Spiritu saindua.
23 Noren ere bekhatuak barkhaturen baitituzue, barkhatzen zaizte haei; eta norenak ere edukiren baitituzue, edukiak dirade.
24 Eta Thomas, hamabietarik bat, Didimus deitzen dena, etzen hekin Jesus ethorri zenean.
25 Erran ziezoten bada hari berze diszipuluék: Ikhusi diagu Jauna. Eta hark erran ziezén: Baldin ikhus ezpadezat haren eskuetan itzén seiñalea, eta ezar ezpadezat neure erhia itzén lekhuan, eta ezar ezpadezat neure eskua haren seihetsean, eztut sinhetsiren.
26 Eta zortzi egunen buruan berriz ziraden haren diszipuluak barnean, eta Thomas hekin. Ethor zedin Jesus borthák ertsiak zeudela, eta geldi zedin haién artean, eta erran zezan: Bakea dela zuekin.