etzedin ethen sarea.
12 Dioste Jesusek: Zatozte, barazkal zaitezte. Eta diszipuluetarik batre etzaión benturatzen interrogatzera: Hi nor aiz? Zakitelarik ezen Jauna zela.
13 Ethorten da bada Jesus eta hartzen du ogia eta emaiten draue, eta arrainetik halaber.
14 Haur zen ja heren aldia Jesus bere diszipuluei manifestatu izan zaiena hiletarik resuszitatuz geroztik.
15 Bada barazkaldu ziradenean, diotsá Simon Pierrisi Jesusek: Simon Jonaren semea, hauk baino hobe dariztak? Diotsa: Bai, Jauna, hik badakik ezen on darizadala. Diotsa: Bazka itzak ene bildotsak.
16 Diotsa are berriz: Simon Jonaren semeá, on dariztak niri? Diotsa: Bai, Jauna, hik badakik ezen on darizadala. Diotsa: Bazka itzak ene ardiak.
17 Erraiten drauka herenean: Simon Jonaren semeá, on dariztak niri? Triste zedin Pierris zeren erran baitziezón herenean: On dariztak niri? Eta erran ziezón: Jauna, hik gauza guziak badakizkik, hik badakik ezen on darizadala. Diotsa Jesusek: Bazka itzak ene ardiak.
18 Egiaz egiaz erraiten drauat, gazteago inzenean, gerrikatzen inzén, eta bahindoan norat nahi baihinzén: baina zahar adinean, hedaturen dituk eure eskuak, eta berzek gerrikaturen au, eta eramanen au nahi eztukean lekhura.
19 Eta haur erran zezan, aditzera emaiten zuela zer herioz glorifikaturen zuen Jainkoa. Eta haur