Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/453

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


erran zuenean, diotsa: Arreit niri.

20 Itzulirik, Pierrisek ikhus zezan Jesusek maite zuen diszipulu hura jarreikiten zela, zein sustengatu ere baitzén afarian haren estomak gainera, eta erran baitzezan: Jauna, nor da hi traditzen auena?

21 Haur bada ikhusi zuenean Pierrisek, diotsa Jesusi: Jauna, eta haur zer?

22 Diotsa Jesusek: Baldin hori nahi badut dagoen nathorreno, zer mengoa duk hik? Hi arreit niri.

23 Eta ilkhi zedin hitz haur anaién artean ezen diszipulu hura etzela hilen. Baina etzeraukan erran Jesusek “eztuk hilen”, baina: Baldin hori nahi badut dagoen nathorreno, zer mengoa duk hik?

24 Haur da diszipulu hura zeinek testifikatzen baitu gauza hauzaz, eta gauza hauk hark skribatu ditu. Eta badakigu ezen egiazko dela haren testimoniajea.

25 Baina bada anhitz berze gauzarik ere Jesusek eginik, zein baldin skribatuak balirade punktuz punktu, munduak ere eztut uste eduki litzakeela skriba litezken liburuak.