Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/402

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: garbiturik ikhustea rezebitu dut. 12 Orduan erran ziezoten: Non da hura? Dio: Eztakit. 13 Eramaiten dute itsu ohi zen hura Fariseuetara. 14 Eta zen Sabathoa Jesusek loh...)(r)en berrikusketa, ordua: 12:00, 8 otsaila 2019
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


garbiturik ikhustea rezebitu dut.

12 Orduan erran ziezoten: Non da hura? Dio: Eztakit.

13 Eramaiten dute itsu ohi zen hura Fariseuetara.

14 Eta zen Sabathoa Jesusek lohia egin zuenean eta haren begiak ireki zituenean.

15 Berriz bada interroga zezaten hura Fariseuék ere nolatan ikhustea rezebitu zuen. Eta hark erran ziezén: Lohi ezarri ukhan draut neure begién gainera, eta garbitu naiz, eta ikhusten dut.

16 Erraiten zuten bada Fariseuetarik batzuk: Gizon haur ezta Jainkoaganik, ezen Sabathoa eztu begiratzen. Berzék erraiten zuten: Nolatan gizon bizitze gaixtotako batek signo hauk egin ahal ditzake? Eta disensione zen haién artean.

17 Erraiten draukate itsuari berriz: Hik zer diok harzaz, zeren begiak ireki drauzkian? Eta hark erran zezan Profeta dela.

18 Baina etzezaten sinhets Juduék harzaz, ezen itsu izan zela, eta ikhustea rezebitu zuela, ikhustea rezebitu zuenaren aitamák dei litzaketeno.

19 Eta interroga zitzaten hek, zioitela: Haur da zuen seme zuek itsu jaio zela diozuena? Nolatan bada orain dakusa?

20 Ihardets ziezén haren aitamék, eta erran zezaten: Badakigu ezen haur dela gure semea, eta itsu jaio izan dela.

21 Baina nolatan orain dakusan, eztakigu, edo nork ireki dituen hunen begiak, guk eztakigu.