Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/401

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


1 Eta iragaiten zela Jesusek ikhus zezan gizon sortzetik itsu bat.

2 Eta interroga zezaten bere diszipuluék, erraiten zutela: Majistruá, zeinek bekhatu egin du: hunek ala hunen aitamék, hunela itsu sor ledin?

3 Ihardets zezan Jesusek: Ez hunek bekhatu egin du, ez hunen aitamék, baina itsu jaio da, Jainkoaren obrák manifesta litezenzat hunetan.

4 Ni igorri nauenaren obrák egin behar ditut, eguna deno; badatorke gaua noiz nehork ezin obrarik baitaidi.

5 Munduan naizeno, munduaren Argia naiz.

6 Haur erran zuenean thu egin zezan lurrera, eta egin zezan lohi thutik, eta lohi harzaz frota zitzan itsuaren begiak,

7 eta erran ziezon: Oha garbitzera Siloe, igorria erran nahi deneko ikhuzgarrira. Joan zedin bada, eta garbi zedin, eta itzul zedin ikhusten zuela.

8 Bada auzoék, eta lehen ikhusi zutenék ezen itsu zela, erraiten zutén: Ezta haur jarririk ohi zegoena eta eskatzen zena?

9 Batzuk erraiten zutén: Haur da; eta berzék: Hura dirudi. Baina berak erraiten zuen: Ni naiz hura.

10 Erran ziezoten bada: Nolatan ireki izan dirade hire begiak?

11 Ihardets zezan hark, eta erran zezan: Jesus deitzen den gizonak lohi egin du, eta frotatu ditu ene begiak, eta erran draut: Oha Siloeko ikhuzgarrira, eta garbi adi. Bada joanik eta