Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/403

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Berak adin du; bera interroga ezazue, bera bere buruaz minzaturen da.

22 Gauza hauk erran zitzaten haren aitamék, zeren beldur baitziraden Juduén, ezen ja ordenatu zuten Juduék, baldin nehork aithor baleza hura lizela Krist, sinagogatik iraitz ledin.

23 Halakotz haren aitamék erran zezaten: Adin du, bera interroga ezazue.

24 Dei zezaten bada bigarren aldian gizon itsu izana, eta erran ziezoten: Emók gloria Jainkoari; guk bazekiagu ezen gizon hori gaixtoa dela.

25 Ihardets zezan bada hark, eta erran zezan: Gaixto denez eztakit; gauza bat badakit, ezen itsu ninzelarik orain badakusadala.

26 Eta erran ziezoten berriz: Zer egin drauk? Nolatan ireki ditu hire begiak?

27 Ihardets ziezén: Ja erran drauzuet, eta eztuzue enzun; zergatik berriz enzun nahi duzue? Ala zuek ere haren diszipulu egin nahi zarete?

28 Orduan injuria zezaten hura, eta erran zezaten: Aizén hi haren diszipulu; guzaz den bezenbatean, Moisesen diszipulu gaituk.

29 Guk bazeakiagu ezen Moisesi minzatu izan zaiola Jainkoa: baina haur nondik den etzeakiagu.

30 Ihardets zezan gizonak eta erran ziezén: Segur, hunetan da mirakulua, zeren zuek ezpaitakizue nondik den, eta ireki baititu ene begiak.

31 Eta badakigu ezen Jainkoak bizitze