Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/429

Wikisource BIMtik
Ainaest (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: eztu, norbeitek bere arimá bere adiskideakgatik eman dezan. 14 Zuek ene adiskide izanen zarete, baldin egin badezazue zer ere nik manatzen baitrauzuet. 15 Gehi...)(r)en berrikusketa, ordua: 11:48, 8 otsaila 2019
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


eztu, norbeitek bere arimá bere adiskideakgatik eman dezan.

14 Zuek ene adiskide izanen zarete, baldin egin badezazue zer ere nik manatzen baitrauzuet.

15 Gehiagorik etzaituztet zerbitzari deithuren, ezen zerbitzariak eztaki haren nabusiak zer egiten duen. Baina zuek deithu zaituztet adiskide, zeren neure Aitaganik enzun dudan guzia, ezagut erazi baitrauzuet.

16 Ez nauzue zuek ni elejitu, baina nik elejitu zaituztet zuek, eta ordenatu zaituztét, joan zaiteztenzat eta fruktu ekhar dezazuen, eta zuen fruktua dagoen, zer ere eska baitzakizkiote ene Aitari ene izenean, eman diezazuenzat.

17 Gauza hauk manatzen drauzkizuet, elkhar maite duzuenzát.

18 Baldin munduak gaitzesten bazaituzté, badakizue ezen ni zuek baino lehen gaitzetsi ukhan nauela.

19 Baldin munduko bazinete, munduak bere luena maite luke; ordea, zeren ezpaitzarete munduko, baina nik elejitu baitzaituztet mundutik, halakotz gaitz daritzue munduak.

20 Orhoit zaitezte nik erran drauzuedan hitzaz: Ezta zerbitzaria bere nabusia baino handiago. Baldin ni persekutatu banauté, zuek ere persekutaturen zaituzte; baldin ene hitza begiratu baduté, zuena ere begiraturen duté.

21 Baina gauza hauk guziak eginen drauzkizue ene izenagatik, zeren ezpaituté ni igorri nauena ezagutzen.