6 Izan da gizon bat Jainkoaz igorria, Joanes deitzen zenik.
7 Haur ethor zedin testimoniaje ekhartera Argiaz testifika lezanzat, guziék harzaz sinhets lezatenzat.
8 Etzén hura Argia, baina igorri zen Argiaz testifika lezanzát.
9 Haur zen Argi egiazkoa, mundura ethorten den gizon guzia argitzen duena.
10 Munduan zen, eta mundua harzaz egin izan da, eta munduak eztu hura ezagutu.
11 Beretara ethorri izan da, eta berék eztute hura rezebitu.
12 Baina hura rezebitu duten guziei, eman draue pribilejio Jainkoaren haur izateko, haren izenean sinhesten dutenei,
13 zein ezpaitirade jaio odoletarik, ez haragiaren borondatetik, ez gizonaren borondatetik, baina Jainkoaganik.
14 Eta Hitza haragi egin izan da, eta habitatu izan da gure artean (eta kontenplatu ukhan dugu haren gloriá, gloriá diot Aitaganik enjendratu bakhoitzarena bezala), graziaz eta egiaz bethea.
15 Joanesek testifikatu ukhan du harzaz, eta oihu egin, zioela: Haur da zeinez erraiten bainuen. Ene ondoan ethorten dena, ni baino aitzinekoago da, ezen ni baino lehen zen.
16 Eta haren abundanziatik guziék rezebitu ukhan dugu, eta grazia graziagatik.
17 Ezen Legea Moisesez eman izan da, baina graziá eta egiá Jesus Kristez egin izan da.