Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/362

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


18 Jainkoa nehork eztu ikhusi egundano, Aitaren bulharrean den seme bakhoitzak berak deklaratu drauku.

19 Eta haur da Joanesen testimoniaje, Juduék Jerusalemetik Sakrifikadoreak eta Lebiták igorri zituztenekoa, hura interroga lezatenzat: Hi nor aiz?

20 Eta aithor zezan, eta etzezan ukha; eta aithor zezan, zioela: Ez naiz ni Krist.

21 Orduan interroga zezaten: Zer beraz? Elias aiz hi? Eta erran zeza: Ez naiz. Profeta aiz hi? Eta ihardets zezan: Ez.

22 Erran ziezoten bada: Nor aiz? Respostu deiegunzát igorri gaituztenei, zer diok eurorrez?

23 Dio: Ni naiz desertuan oihuz dagoenaren boza. Plana ezazue Jaunaren bidea, Esaias Profeták erran zuen bezala.

24 Eta igorri izan ziradenak Fariseu ziraden.

25 Eta interroga zezaten hura, eta erran ziezoten. Zergatik beraz batheiatzen ari aiz, baldin hi Krist ezpahaiz, ez Elias, ez Profeta?

26 Ihardets ziezén Joanesek, zioela: Ni batheiatzen ari naiz urez, baina zuen artean da bat zuek ezagutzen eztuzuenik.

27 Hura da ene ondoan ethorten dena, zein ni baino aitzinekoago baita, zeinen zapatako hedearen laxatzeko ezpainaiz ni digne.

28 Gauza hauk Bethabaran egin izan ziraden Jordanaz berze aldean, non Joanes batheiatzen ari baitzén.

29 Biharamunean ikhusten du Joanesek Jesus