harengana ethorten dela, eta dio: Huná Jainkoaren Bildotsa munduaren bekhatuak khenzen dituena.
30 Haur da zeinez erraiten bainuen: Ene ondoan ethorten da gizon bat, zein ni baino aitzinekoago baita, ezen ni baino lehen zen.
31 Eta nik ez nuen hura ezagutzen, baina Israeli manifesta dakionzát, halakotz ethorri naiz ni urez batheiatzera.
32 Orduan bada testifika zezan Joanesek, zioela: Ikhusi dut Spiritua jausten dela uso-kolunba baten gisán zerutik eta egon ere bazedin haren gainean.
33 Eta nik ez nuen ezagutzen hura, baina urez batheiatzera igorri nauenak, erran zerautan: Noren gainera ikhusiren baituk Spiritua jausten, eta egoiten haren gainean, hura duk Spiritu sainduaz batheiatzen duena.
34 Eta nik dut ikhusi, eta dut testifikatu ezen haur dela Jainkoaren Semea.
35 Biharamunean berriz bazegoen Joanes, eta harenik bi diszipulu.
36 Eta ikhusirik Jesus ebilten, erran zezan: Hará Jainkoaren Bildotsa.
37 Eta enzun zezaten hura bi diszipuluék minzatzen, eta jarreiki izan zaizkan Jesusi.
38 Eta itzulirik Jesusek, eta ikhusirik hek zarreitzala, dioste haei: Zeren bilha zabiltzate? Eta hek erran ziezoten: Rabbi (erran nahi baita hanbat nola Majistrua), non egoiten aiz?
39 Dioste: Zatozte eta ikhusazue. Ethor zitezen eta ikhus zezaten non egoiten zen, eta hura