49 Eta zeuden haren ezagunak guziak urrun, eta emazte elkharrekin hari Galileatik jarreiki izan zaizkanak, gauza hauk ikhusten zituztela.
50 Eta huna, Josef zaritzan gizon bat, konseiller, gizon ona eta justoa
51 (Hunek etzuen konsentitu haién konseilluan ez egitatean) Juduén Arimathea hiriko, eta hura ere Jainkoaren resumaren begira zegoen;
52 hura ethorririk Pilatgana, eska zedin Jesusen gorputzaren.
53 Eta hura erautsirik estal zezan mihise batez, eta ezar zezan monument batetan zein baitzén arroka batetan ebakia, zeinetan oraino nehor ezpaitzén ezarri izan.
54 Eta zen preparazioneko eguna, eta Sabath eguna haren ondoan heldu zen.
55 Eta jarreikirik harekin Galileatik ethorri izan ziraden emaztek ere mira zezaten monumenta, eta nola ezarri izan zen haren gorputza.
56 Gero itzuli ziradenean apresta zitzaten usainak eta ungentuak, eta Sabathoan reposa zitezen, manamenduaren araura.
KAP. XXIIII.
2, 9 Emazték Krist resuszitatu dela denunziatzen. 13 Bi bideazkori Krist agertzen, 36 eta hamekei. 41 Haién inkredulitateaz. 43 Kristek resuszitatuz geroztik jan. 47 Penitenziá. Bekhatuen barkhamendua. 48 Apostoluak Kristen testimonio. 49 Haei Spiritu saindua prometatzen. 50 Krist Apostoluak benedikaturik, 51 zerurat igaiten, 52 eta haiék adoratzen.