Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/355

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


1 Baina asteko lehen egunean, guziz goiz ethor zitezen monumentera, ekharten zituztela aphaindu zituztén usain onak, eta zenbeit emazte hekin.

2 Eta eriden zezaten harria monumentetik aldaratua.

3 Eta sarthu ziradenean etzezaten eriden Jesus Jaunaren gorputza.

4 Eta gertha zedin hek halakotz duda handitan ziradela, huná bi gizon eriden baitzitezen han, xistmist anzora argitzen zuten abillamendutan.

5 Eta nola izituak baitziraden, eta beheititzen baitziraden begithartez lurrera gizon hek erran ziezén: Zergatik hilen artean bilhatzen duzue bizi dena?

6 Ezta hemen, baina resuszitatu da; orhoit zaitezte nola erran zerauzuen oraino Galilean zela,

7 zioela: Behar da gizonaren Semea libra dadin bizitze gaixtotakoen eskuetara, eta kruzifika dadin, eta hereneko egunean resuszita dadin.

8 Eta orhoit zitezen haren hitzéz.

9 Eta monumentetik itzuli ziradenean, konta zietzén gauza hauk guziak hamekei, eta berze guziei.

10 Eta ziraden Maria Magdalena eta Joana eta Maria Jakesen ama, eta berze hekin ziradenak, gauza hauén Apostoluei erraileak.

11 Eta irudi zekizten ergelkeria bezala haién hitzak, eta etzitzaten sinhets.