Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/356

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


12 Baina Pierrisek jaikirik laster zegian monumentera, eta ikartzera beheititurik ikhus zitzan mihise hutsak bere gain ezarriak; gero joan zedin bere baithan miresten zuela egin izan zenaz.

13 Eta huná, hetarik biga joaiten ziraden egun hartan berean burgu batetara hirurogei stadio Jerusalemetik urrun, Emaus deitzen zenera.

14 Eta minzo ziraden elkharren artean heldu izan ziraden gauza hauzaz guziéz.

15 Gertha zedin bada hek minzo ziradela eta zihardukatela, Jesus ere haei hurbildurik joan baitzedin hekin batean.

16 Baina haien begiak luluratuak zeuden hura ezagut ez lezatenzát.

17 Eta erran ziezén: Zerik dirade joaiten zaretela zuen artean konpartitzen dituzuen hitz horiak, eta zergatik zarete triste?

18 Eta ihardesten zuela batak Kleopas deitzen zenak, erran ziezón: Hi euror aiz Jerusalemen arrotz, eta eztakizkik hartan egun hautan egin izan diraden gauzak?

19 Eta hark erran ziezén: Zer gauza? Eta erran ziezoten: Jesus Nazarenoaz, zein izan baita gizon Profeta, eginez eta erranez botheretsua, Jainkoaren eta populu guziaren aitzinean.

20 Eta nola hura libratu ukhan duten Sakrifikadore prinzipalék eta gure Gobernadorék herioaren kondemnazionera, eta kruzifikatu ukhan dutén.

21 Eta guk speranza gendián hura zela Israel redemitu behar zuena; badarik ere horién guzion gainera, egun duk herén eguna gauza hauk