Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/226

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: 54 Eta Pierris urrundanik jarreiki zekión Sakrifikadore subiranoaren sala barnerano, eta zegoen jarririk zerbitzariekin, berotzen zela su bazterrean. 55 Eta Sakrifikador...)(r)en berrikusketa, ordua: 12:14, 7 otsaila 2019
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


54 Eta Pierris urrundanik jarreiki zekión Sakrifikadore subiranoaren sala barnerano, eta zegoen jarririk zerbitzariekin, berotzen zela su bazterrean.

55 Eta Sakrifikadore prinzipalak, eta konsistorio guzia Jesusen kontra testimoniaje bilha zabiltzan, hura hil erazi lezatenzát, eta etzutén erideiten.

56 Ezen anhitzek falsuki testifikatzen zutén haren kontra, baina etziraden konforme haién testimoniajeak.

57 Orduan batzuk jaikirik falsuki testifika zezaten haren kontra, zioitela:

58 Guk enzun dugu hori erraiten: Nik deseginen dut tenple eskuz egin haur, eta hirur egunez berze eskuz egin ezten bat edifikaturen dut.

59 Baina hala ere haién testimoniajea etzén konforme.

60 Orduan Sakrifikadore subiranoak artera jaikirik interroga zezan Jesus, zioela: Eztuk deus ihardesten? Zer da hauk hire kontra testifikatzen dutena?

61 Baina hura ixilik zegoen, eta etzezan deus ihardets. Berriz Sakrifikadore subiranoak interroga zezan hura, eta erran ziezón: Hi aiz Krist Jainko Benedikatuaren Semea?

62 Eta Jesusek erran ziezón: Ni nauk; eta ikhusiren duzue gizonaren Semea jarririk dagoela Jainkoaren botherearen eskunean, eta ethorten dela zeruko hodeietan.

63 Orduan Sakrifikadore subiranoak bere arropák