Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/225

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Anzianoén partez.

44 Eta eman zerauen, hura traditzen zuenak elkharren artean seiñale, zioela: Nori ere pot eginen baitraukat, hura da, hari zatxetzate, eta eramazue segurki.

45 Eta ethorri zenean, bertan harengana hurbildurik diotsá: Majistruá, Majistruá! Eta pot egin ziezón.

46 Orduan hek ezar zitzaten bere eskuak haren gainean, eta hatzaman zezaten.

47 Eta han ziradenetarik zenbeitek, ezpatá idokirik jo zezan Sakrifikadore prinzipalaren zerbitzaria, eta edeki ziezón beharria.

48 Eta ihardesten zuela Jesusek erran ziezén: Gaixtagin baten ondoan bezala ilkhi zarete ezpatekin eta uhekin ene hatzamaitera?

49 Egun oroz zuen artean ninzén tenplean irakasten ari ninzela, eta ez nauzue hartu. Baina behar da konpli ditezen Skripturák.

50 Orduan hura utzirik haren diszipulu guziék ihes zegitén.

51 Eta gizón gazte bat jarreiki izan zaión gorputz billuziaren gainean inguru mihise batez estalirik, eta hatzaman zezaten hura gizon gazte batzuk.

52 Baina hura, utzirik mihisea, billuzgorririk itzur zekién.

53 Orduan eraman zezaten Jesus Sakrifikadore subiranoagana, eta bil zitezen harekin sakrifikadore prinzipal guziak, eta Anzianoak, eta Skribák.