Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/224

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


heriorano; zaudete hemen, eta beilla ezazue.

35 Eta aitzinaxiago joanik, bere burua lurrera egotz zezan, eta othoitz egin zezan, baldin posible baliz iragan ledin harenganik oren hura;

36 Eta erran zezan: Abba, Aitá, gauza guziak posible dituk hire; transporta ezak eneganik kopa haur; badarik ere ez nik nahi dudana, baina hik nahi duana.

37 Gero ethor zedin, eta eriden zitzan lo zeunzala, eta diotsa Pierrisi: Simón lo atza? Oren bat ezin beillatu duk?

38 Beilla ezazue, eta othoitz egizue, sar etzaitezten tentazionetan; spiritua pronpto da, baina haragia flaku.

39 Eta berriz joanik othoitz egin zezan, eta propos bera erran zezan.

40 Gero itzulirik eriden zitzan berriz lo zeunzala, ezen haien begiak kargatuak ziraden, eta etzakiten zer ihardets zezakeoten.

41 Eta ethor zedin herén aldian, eta dioste: Lo egizue gaurgero, eta reposa zaitezte; asko da, ethorri da orena; huná, libratzen da gizonaren Semea gaixtoén eskuetara.

42 Jaiki zaitezte, goazen; huná, ni traditzen nauena hurbildu da.

43 Eta bertan, hura oraino minzo zela, ethor zedin Judas, baitzén hamabietarik bat, eta harekin jendetze handia ezpatekin eta uhekin, Sakrifikadore prinzipalén, eta Skribén, eta