21 eta zuen desir abratsaren mahainetik erorten ziraden aphurretarik asetzeko, baina are orak ethorten ziraden eta haren zauriak limikatzen zituztén.
22 Gertha zedin bada hil baitzedin paubrea, eta eraman baitzedin Aingeruéz Abrahamen bulharrera. Hil zedin bada abrats hura ere, eta ohortze izan zen.
23 Eta ifernuetan bere begiak goiti altxaturik tormentetan zela, ikhus zezan Abraham urrundanik, eta Lazaro haren bulharrean.
24 Orduan hark oihuz zegoela erran zezan: Aita Abrahám, auk miserikordia nizaz, eta igor ezak Lazaro, busta dezan bere erhi mokoa urean, eta refreska diezadan mihia, ezen tormentatzen nauk gar hunetan.
25 Eta erran zezan Abrahamek: Semé, orhoit adi ezen eure onak eure bizian rezebitu dituala, eta Lazarok halaber gaitzak; eta orain haur konsolatzen duk, eta hi tormentatzen aiz.
26 Eta berze alde, gure eta zuen artean abismo handi bat duk; hala non hemendik zuetarát iragan nahi diradenak, ezin baititezke, ez eta hortik hunát iragan.
27 Eta erran zezan hark: Othoitz egiten drauat beraz, Aitá, igor dezan hori ene aitaren etxera.
28 Ezen bazitiat borz anaie, haei testifika diezenzát, hek ere eztatozenzat tormentazko lekhu hunetara.
29 Diotsa Abrahamek: Bazitié Moises eta Profeták; enzun bitzate hek.