30 Baina hark erran zezan: Ez, aita Abrahám; baina baldin hiletarik zenbeit joan badadi hetara, emendaturen dituk.
31 Eta Abrahamek erran ziezón: Baldin Moises eta Profeták enzuten ezpadituzte, ez eta baldin zenbeit hiletarik resuszita badadi ere, eztié sinhetsiren.
KAP. XVII.
1 Skandaloak. 3 Barkhatzea. 5, 19 Fedea. 10 Noiz nehor zerbitzari inutil. 12 Hamar sorhaio sendatu. 23 Krist falsuak. 24 Kristen eguna. 26 Noe. 27 Dilubioa. 29 Lot eta haren emaztea.
1 Gehiago dioste bere diszipuluei: Inposible da skandaloak eztatozen; baina maledikzione hari, norzaz ethorten baitirade.
2 Hark hobe luke baldin errota harri bat haren lephoaren inguruan ezar baledi, eta egotz ledin itsasora, ezen ez xipi hautarik bat skandaliza dezan.
3 Begira zaitezte: Baldin hire anaiek hire kontra faltatu badu, reprehendi ezak hura, eta baldin emenda badadi barkha iezók.
4 Eta baldin zazpitan egunean faltatzen badu hire kontra, eta zazpitan egunean itzultzen bada hiregana, dioela: Dolu diát: barkhaturen draukak.
5 Orduan erran ziezoten Apostoluék Jaunari: Augmenta iezaguk fedea.
6 Eta erran zezan Jaunak: Baldin fede bazindute