Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/318

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


fidaturen zaizue?

12 Eta baldin berzeren gauzán leial izan ezpazarete, zuen dena nork emanen drauzue?

13 Zerbitzarik batek ere ezin bi nabusi zerbitza ditzake, ezen edo batari gaitz eritziren drauka, eta berzeari on; edo batarekin edukiren du eta berzea menospreziaturen. Ezin zerbitza ditzakezue Jainkoa, eta abrastasunak.

14 Eta gauza hauk guziak enzuten zituzten Fariseuek ere, zein baitziraden abarizioso, eta harzaz trufatzen ziraden.

15 Eta erran ziezén: Zuek zarete zuen buruak justifikatzen dituzuenak gizonen aitzinean, baina Jainkoak badazaguzki zuen bihotzak, ezen gizonei gora zaiena, abominazione da Jainkoaren aitzinean.

16 Legeak eta Profetek iraun duté Joanesganano; denbora harzaz geroztik Jainkoaren resumá ebanjelizatzen da, eta batbederak hura du bortxatzen.

17 Erraxago da zerua eta lurra iragan ditezen, ezen ez Legearen punktu huts bat eror dadin.

18 Nork ere utziten baitu bere emaztea, eta berze batekin ezkonzen baita, adulterio jaukiten du; eta senharrak utzi duenarekin ezkonzen denak, adulterio jaukiten du.

19 Zen bada gizon abrats bat, eta beztitzen zen eskarlataz eta zetaz, eta egun oroz traktatzen zen ungi eta magnifikoki.

20 Zen halaber paubre bat Lazaro deitzen zenik, zein baitzetzan haren borthán, zauriz bethea,