8 Norbeitek dei azanean ezteietara, ez adila jar lehen lekhuan, gertha eztadin, hi baino ohoratuago bat hark deithu duen;
9 eta ethorririk hura eta hi deithu zaituztenak erran diezán, Emók huni lekhua; eta orduan has ez adin ahalkerekin azken lekhuaren edukiten.
10 Baina gomitatu aizenean, habil, jar adi azken lekhuan; dathorrenean hi gomitatu auenak erran diezanzat: Adiskideá, igan adi gorago; orduan dukek ohore hirekin mahainean jarririk daudenén aitzinean.
11 Ezen bere burua goratzen duen guzia, beheraturen da; eta bere burua beheratzen duena, goraturen da.
12 Eta bera gomitatu zuenari ere erraiten zeraukan: Egiten duanean barazkari bat edo afari bat, eztitzala dei eure adiskideak, ez eure anaieak, ez eure ahaideak, ez auzo abratsak, hek ere aldiz bere aldetik gomita ez ezatenzát, eta ordaina renda eztakián.
13 Baina egiten duanean banket bat, dei itzak paubreak, inpotentak, mainguak, itsuak;
14 eta dohatsu izanen aiz, zeren ezpaitute nondik hiri ordaina renda, ezen hiri rendaturen zaik ordaina justoén resurrekzionean.
15 Eta gauza hauk enzunik harekin mahainean jarririk zeudenetarik batek erran ziezón: Dohatsu duk Jainkoaren resumán ogi janen duena.
16 Eta hark erran ziezón: Gizon batek egin