gertha daiteno darrazuen: Benedikatu dela Jaunaren izenean ethorten dena.
KAP. XIIII.
2 Hidropikoa sendatu. 3 Sabath egunéz ungi egitea. 11 Humiliaturen dena. 13 Nor gomitatzeko. 16, 23 Afarira gomitatuak. 26 Kristgatik ahaidei gaitz eritziteko. 27 Kristi jarreikiteko. 28 Konparazioneak. 33 Kristen diszipulu izatekotz nola guzia renunziatzeko.
1 Gertha zedin halaber hura ethorri zenean Fariseuetako prinzipal baten etxera Sabathoan bere refekzionearen hartzera, hek gogoa emaiten baitzeraukaten.
2 Eta huná, gizon hidropiko bat zen haren aitzinean.
3 Orduan ihardesten zuela Jesusek erran ziezén Legeko doktorei eta Fariseuei, zioela: Sori da Sabathoan sendatzea?
4 Eta hek ixilik egon zitezen, eta hark hura harturik senda zezan, eta igor zezan.
5 Eta ihardesten zerauela, erran zezan: Zeinek zuetarik astoa edo idia putzura eror badakió, eztu bertan hura idokiren Sabath egunean?
6 Eta ezin gauza hauén gainean ihardets zezakeoten.
7 Erraiten zerauen halaber gomitatu izan ziradenei konparazione bat, gogoatzen zuela nola lehen jarlekhuéz hautatzen ziraden, ziostela: