irakatsi duk hik.
27 Eta erranen du: Erraiten drauzuet eztakit zuek nongo zareten; parti zaitezte eneganik inikitate egiten duzuen guziák.
28 Han izanen da nigar eta hortz garraskots; ikhus ditzazuenean Abraham, eta Isaak, eta Jakob eta Profeta guziak Jainkoaren resumán, eta zuek kanpora iraizten zaretela.
29 Orduan ethorriren dirade Orientetik, eta Okzidentetik; Akilonetik, eta Eguerditik; eta jarriren dirade mahainean Jainkoaren resumán.
30 Eta huná, dirade azken, lehen izanen diradenak; eta dirade lehen, azken izanen diradenak.
31 Egun hartan berean hurbil zitezen Fariseuetarik batzu, erraiten zeraukatela: Ilkhi adi, eta oha hemendik, ezen Herodesek hil nahi au.
32 Eta erran ziezén: Zoazte eta errozue azeri hari: Huná, egoizten zitiát deabruak kanpora, eta sendatzea akabatzen diát egun eta bihar, eta hereneko egunean fin hartzen diat.
33 Baina bide egin behar diat egun eta bihar eta etzi, ezen eztuk gerthatzen Profetarik batre hil dadin Jerusalemetik lekora.
34 Jerusaleme, Jerusaleme, zeinek hiltzen baitituk Profetak, eta lapidatzen hiregana igorri diradenak, zenbat aldiz nahi ukhan ditut bildu hire haurrak, oilloak bere xito aldea bere hegalen azpira bezala, eta ezpaituzue nahi ukhan?
35 Horrá utziten zaizue zuen etxea desert. Baina egiaz diotsuet, ezen ez nauzuela ikhusiren,