zezan afari handi bat, eta dei zezan anhitz.
17 Eta igor zezan bere zerbitzaria afal ordutan, gomitatuei erraitera: Zatozte, ezen gauza guziak prest dirade.
18 Baina guziak has zitezen konsentimendu batez exkusatzen. Lehenak erran ziezón: Posesione bat erosi diat, eta haren ikhustera ilkhi behar diat; othoitz egiten drauat, eduki nezak exkusatutan.
19 Eta berzeak erran zezan: Borz idi uztarri erosi zitiat, eta banihoak haién forogatzera; othoitz egiten drauat eduki nezak exkusatutan.
20 Eta berzeak erran zezan: Emazte hartu diat, eta halakotz ezin niathorrek.
21 Eta itzulirik zerbitzari hark konta zietzón gauza hauk bere nabusiari. Orduan aserreturik aitafamiliák erran ziezón bere zerbitzariari: Habil fitetz plazetara, eta hiriko karriketara, eta paubreak eta inpotentak, eta mainguak eta itsuak huna barnera erekhar itzak.
22 Eta erran zezan zerbitzariak: Nabusiá, egin izan duk, manatu duán bezala eta oraino baduk lekhu.
23 Orduan erran ziezón nabusiak zerbitzariari: Oha bidetara eta berroetara, eta bortxaitzak, sartzera bethe dadinzát ene etxea.
24 Ezen erraiten drauzuet, gizon deithu izan ziraden hetarik batek ere eztuela ene afaritik dastaturen.
25 Eta jendetze handiak joaiten ziraden