Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/188

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: KAP. VII. 2 Eskuak ikhuzi gaberik jatea. 4, 8 Gizonén manamenduak eta doktriná. 10 Aitametaratko eginbidea. 15 Nehor satsutzen duten gauzák zein. 21 Bihotzetik heldu d...)(r)en berrikusketa, ordua: 14:08, 6 otsaila 2019
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


KAP. VII.

2 Eskuak ikhuzi gaberik jatea. 4, 8 Gizonén manamenduak eta doktriná. 10 Aitametaratko eginbidea. 15 Nehor satsutzen duten gauzák zein. 21 Bihotzetik heldu diraden gauzák. 25 Kananea. 27 Haurrén ogia. 32 Gor eta mothel zena sendatu. 36 Jesus laudatu eta magnifikatu.

1 Orduan bil zitezen harengana Fariseuak, eta Jerusalemetik ethorri izan ziraden Skriba batzu.

2 Eta hek ikhusi zutenean haren diszipuluetarik batzuk esku komunez (erran nahi baita, ikhuzi gabéz) jaten zutela ogia, arrangura zitezen.

3 Ezen Fariseuék eta Judu guziék, maiz eskuak ikhuzirik baizen, eztute jaten, aitzinekoen ordenanzák edukiten dituztela.

4 Eta merkhatutik itzultzen, diradenean, ikhuziak ezpadirade, eztuté jaten. Anhitz berze gauzarik ere bada begiratzeko hartu dutenik, nola baitirade goporrén ikhutzeak, eta kubenak, eta kobrezko unzienak, eta ohenak.

5 Gero interrogatzen dute Fariseuék eta Skribék: Zergatik hire diszipuluak eztabiltza aitzinekoen ordenanzén araura, baina eskuak ikhuzi gabe jaten dute ogia?

6 Baina hark ihardesten zuela erran ziezén: Segurki ungi profetizatu ukhan du Esaiasek zuezaz hipokritoz, skribatua den bezala: Populu hunek ezpainez ohoratzen nau, baina haién bihotza urrun da eneganik.

7 Baina alferretan zerbitzatzen naute, irakasten