lemon bizkitartean.
46 Eta hek igorri zituenean, mendira joan zedin othoitz egitera.
47 Eta arrastu zenean, unzia zen itsasoaren erdian, eta hura bera leihorrean.
48 Eta ikhus zezan pena zutela, aurthikiten: (ezen haize-kontra zutén) eta gauaren laurgarren beilla irian ethor zedin hetara, itsas gainez zabilala: eta nahi zituen hek iragan.
49 Baina hek hura ikhusirik itsas gainez zabilala, uste zuten fantosma bat zela, eta oihu egin zezaten,
50 ezen guziék ikhusten zuten hura, eta trubla zitezen: baina bertan minza zekién, eta erran ziezén, Sporza zaitezte, ni naiz, etzaretela beldur.
51 Orduan igan zedin hetara unzira: eta sosega zedin haizea: non are tinketz spantago baitzitezen berak baithan, eta mirets zezaten.
52 Ezen etzutén aditu ogiéz egin izan zena: zeren haién bihotza gogortua baitzén.
53 Eta berze aldera iragan ziradenean, ethor zitezen Jenesarethko lurrera, eta portu har zezaten.
54 Eta unzitik ilkhi ziradenean, bertan ezagut zezaten hura.
55 Eta laster egin zutenean inguruko komarka hura guzia, has zitezen ohetan erién ekharten, non zela hura enzuten baitzuten, hara.
56 Eta nora ere sar baitzedin burguetara, edo hirietara, edo parropioetara, plazetan ezarten zituzten eriak, eta othoitz egiten zeraukaten haren arropa ezpaina berere hunki lezaten: eta hunkitzen zuten guziak sendatzen ziraden.