zekién anhitz gauzaren irakasten.
35 Eta nola ja berandua baitzén, ethorri izan zaizkan bere diszipuluak, erraiten zutela: Desertu duk lekhu haur, eta ja berandua duk
36 eiek konjit, inguruko herrietarát eta burguetarat joanik, beren ogi eros dezatenzát, ezen zer jan dezaten eztié.
37 Eta hark ihardesten zuela erran ziezén: Eiezue zuek jatera. Orduan diotsate: Ala joanik erosiren dugu berrehun dineroren ogia, eta emanen drauegu jatera?
38 Eta hark dioste: Zenbat ogi dituzue? Zoazte eta ikhar ezazue. Eta jakin dutenean dioite: Borz, eta bi arrain.
39 Orduan mana zitzan jar erazi litzaten guziak mahaintaraz belhar pherde gainean.
40 Eta jar zitezen arenkaz, ehuná, eta berrogei eta hamarná.
41 Eta borz ogiak eta bi arrainak hartu zituenean, begiak zerurát altxaturik, graziák renda zitzan, eta hauts zitzan ogiak: eta eman zietzén bere diszipuluei, haei aitzinera ezar lietzenzat: eta bi arrainak parti zietzén guziei.
42 Eta jan zezaten guziek, eta resasia zitezen.
43 Eta goiti zezaten zathietarik hamabi saskitara, eta arrainetarik zerbait.
44 Eta jan zutenak ziraden borz milla gizonen ingurua.
45 Gero bertan bere diszipuluak sar erazi zitzan unzira, eta aitzinean joan erazi itsasoaren berze aldera Bethsaida alderát, berak populuari konjit