Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/244

Wikisource BIMtik
Ainaest (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: arthaldearen gainean begiratzen zituztenak. 9 Eta huná, Jaunaren Aingerua ustegaberik ethor zekién, eta Jaunaren gloriak argi zezan haién inguruan, eta izidura han...)(r)en berrikusketa, ordua: 14:03, 6 otsaila 2019
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


arthaldearen gainean begiratzen zituztenak.

9 Eta huná, Jaunaren Aingerua ustegaberik ethor zekién, eta Jaunaren gloriak argi zezan haién inguruan, eta izidura handiz izi zitezen.

10 Orduan erran ziezén Aingeruak: Etzaretela beldur, ezen huná, ebanjelizatzen drauzuet bozkario handi populu guziaren izanen dena,

11 ezen Dabiden zibitatean jaio zaizuela Salbadorea, zein baita Krist Jauna.

12 Eta haur ukhanen duzue seiñale, eridenen baituzue haurra bandatoz troxatua, manjederán ezarria.

13 Eta bertan Aingeruarekin egin zedin armada zelestial multzo bat, laudatzen zutela Jainkoa, eta zioitela:

14 Gloria zeru guziz goretan Jainkoari, eta lurrean bake, gizonak baithara borondate ona.

15 Eta gertha zedin, hetarik Aingeruak zerurat joan ziradenean, erran baitzezaten artzainek elkharren artean: Goazen bada Betlehemerano, eta dakusagun egin izan den gauza haur, zein Jaunak jakin erazi baitrauku.

16 Eta ethor zitezen lehiatuki, eta eriden zitzaten Maria eta Josef, eta haurtxoa manjederán ezarria.

17 Eta ikhusi ukhan zutenean, publika zezaten haurtxoaz erran izan zaiena.

18 Eta enzun ukhan zituzten guziék mirets zezaten haei artzainéz erran izan zaizten gauzén gainean.

19 Eta Mariak begiratzen zituen gauza hauk