guziak, bere bihotzean ehaiten zituela.
20 Eta itzul zitezen artzainak, glorifikatzen eta laudatzen zutela Jainkoa, enzun eta ikhusi ukhan zituzten gauza guziéz, erran izan zaien bezala.
21 Eta konplitu izan ziradenean haurtxoaren zirkonziditzeko zortzi egunak, orduan deithu izan da haren izena Jesus, nola deithu izan baitzén Aingeruaz, sabelean konzebi zedin baino lehen.
22 Eta konplitu izan ziradenean Mariaren purifikazioneko egunak Moisesen legearen arauez, eraman zezaten haurtxoa Jerusalemera, Jaunari presenta liezotenzát.
23 (Nola baita skribatua Jaunaren Legean, Ar ume-unzia irekiten duen guzia, saindu Jaunari deithuren zaió.)
24 Eta eman lezatenzát oblazionea, Jaunaren Legean erran denaren araura, turturela pare bat, edo bi uso-kolunba ume.
25 Eta huná, zen gizon bat Jerusalemen Simeon deitzen zenik. Eta zen gizon haur justo eta Jainkoaren beldur, Israeleko konsolazionearen begira zegoena; eta Spiritu saindua zen haren gainean.
26 Eta denunziatu izan zaión dibinoki Spiritu sainduaz, etzuela heriorik ikhusiren, non lehen ikhus ez lezan Krist Jaunarena.
27 Hura bada ethor zedin Spirituaz mobiturik tenplera: eta sartzen zutela Jesus haurra bere aita-amék, haren kausaz egin lezatenzát Legeko kostumaren araura.