28 Hark orduan har zezan hura bere besoetara, eta lauda zezan Jainkoa, eta erran zezan:
29 Jauna, orain utziten duk eure zerbitzaria, eure hitzaren araura bakez,
30 ezen ikhusi dié ene begiék hire salbagarria,
31 zein preparatu baituk populu guzién begitharte aitzinean.
32 Argi Jentilei argitzekoa, eta Israeléko hire populuaren gloriá.
33 Eta haren aita eta ama miraz zeuden harzaz erraiten ziraden gauzéz.
34 Eta benedika zitzan Simeonek, eta erran ziezón haren ama Mariari: Huná, ezarri izan dun haur anhitzen destrukzionetan, eta anhitzen resurrekzionetan Israelen, eta signotan zeini nehor kontrastaturen baitzaio.
35 Are eurorren arima ere iraganen din ezpata batek, ager ditezenzát anhitz bihotzetako pensamenduak.
36 Bazén profetesa bat ere Ana deitzen zenik Fanuelen alaba, Aseren leinuko, zein baitzén ja adin handitakoa, eta bizi izan zen senharrarekin zazpi urthez bere birjinitateaz geroztik.
37 Eta laurogei eta laur urtheren inguruko alharguna zelarik, etzen partitzen tenpletik, barurez eta orazionez zerbitzatzen zuela Jainkoa gau eta egun.
38 Hunek ere bada ordu berean ethorririk, laudatzen zuen Jauna, eta harzaz minzo zaien redenpzionearen begira Jerusalemen zeuden guziei.