medikutarik, eta berea guzia despendatu zuen, eta etzen deus probetxatu, baina gaizkoatuago izan zen.
27 Hura Jesusez minzatzen enzunik, ethor zedin jendetzean gibeletik, eta hunki zezan haren arropá.
28 Ezen erraiten zuen: Baldin haren abillamenduak hunki baditzat ber, sendaturen naiz.
29 Eta bertan agor zedin haren odol ithurria: eta sendi zezan bere gorputzean sendatu zela plaga hartarik.
30 Eta bertan Jesusek bere baithan ezaguturik harenganik ilkhi izan zen berthutea, itzulirik jendetzean, erran zezan: Nork hunki ditu ene abillamenduak?
31 Eta erran ziezoten bere diszipuluek: Badakusak jendetzeak hertsen auela, eta diok, Nork hunki nau?
32 Eta inguru behatzen zuen, haur egin zuena ikhus lezanzat.
33 Eta emaztea beldurrik eta ikhararik, nola baitzakian hura baithan egin izan zena, ethor zedin, eta egotz zezan bere burua haren aitzinera, eta erran ziezon egia guzia.
34 Eta hark erran ziezón, Alabá, eure fedeak salbatu au, habil bakerekin, eta aizén sendo eure plagatik.
35 Oraino hura minzo zela ethor zitezen batzu sinagogako prinzipalarenetik, zioitela: Hire alabá hil duk, zergatik fatigatzen duk Majistrua?
36 Eta Jesusek erraiten zen hitz haur enzun