zuen bezain sarri, diotsa sinagogako prinzipalari: Eztuála beldurrik, sinhetsak solament.
37 Eta etzezan permeti nehor jarreiki lekion Pierris, eta Jakes, eta Joanes Jakesen anaiea baizen.
38 Gero ethor zedin sinagogako prinzipalaren etxera, eta ikhus zitzan tumultoa, eta nigarrez zeudenak, eta dolu handi ekharten zutenak.
39 Eta sarthurik dioste, Zergatik tormentatzen zarete, eta nigarrez zaudete? Neskatxá ezta hil, baina lo datza.
40 Eta irriz zeuden harzaz: baina hark guziak idokirik kanpora, har zitzan neskatxaren aitá eta amá, eta harekin ziradenak, eta sartzen da neskatxá zetzan lekhura.
41 Eta harturik neskatxaren eskua, diotsa, Talitha-kumi: erran nahi baita, Neskatxá (hiri diosnat) jaiki adi.
42 Eta bertan jaiki zedin neskatxá, eta bazabilan: ezen hamabi urthetakoa zen: eta spantamendu handiz spanta zitezen.
43 Eta hagitz manatu ukhan ditu, nehork haur ez lakian: eta erran zezan jatera neskatxari eman lekión.