dute demoniatu izan zena jarririk eta beztiturik eta zenzaturik, lejionea ukhan zuena diot: eta izi zitezen.
16 Eta haur ikhusi zutenék erran ziezén haei, nola demoniatuari heldu izan zaion, eta urdéz.
17 Orduan hek has zekizkión othoitz egiten parti ledin haién komarketarik.
18 Eta hura sarthu zenean unzira, othoiztez zaion demoniatu izan zena harekin lizén.
l9 Baina Jesusek etziezón permeti, aitzitik erran ziezón, Habil eure etxerát euretara, eta konta iezek zein gauza handiak Jaunak egin drauzkián, eta nola hizaz pietate ukhan duen.
20 Joan zedin bada, eta has zedin predikatzen Dekapolisen zein gauza handiak egin zerautzan Jesusek: eta guziék miresten zuten.
21 Eta iragan zenean Jesus unzian berriz berze aldera, populu handi bil zedin harengana, eta zen itsas bazterrean.
22 Eta huná, ethor zedin sinagogako prinzipal Jairus deitzen zen bat, eta ikhusi zuenean hura, egotz zezan bere burua haren oinetara.
23 Eta othoitz handi egiten zeraukan, zioela: Ene alabatxoa hurrenean duk: othoitz egiten drauat, ethor adin, eta ezar ditzán eskuak haren gainean, senda dadinzát eta bizi den.
24 Eta joan zedin Jesus harekin, eta populu handi zarreión, eta hertsen zuten.
25 Eta emazte bat zen odol jariatzea hamabi urthe hetan zuenik:
26 Eta anhitz sufritu ukhan zuen anhitz