akabatu ziradenean, bere etxerát itzul baitzedin.
24 Eta egun haién ondoan haren emazte Elisabetek konzebi zezan, eta estal zedin borz hilebethez, zioela:
25 Segur, hunela egin ukhan draut Jaunak, bisitatu nauen egunetan, ene laidoa gizonén artetik khen lezanzat.
26 Eta seigarren hilebethean igor zedin Gabriel Aingerua Jainkoaz Galileako hiri Nazaret deitzen denera;
27 Dabiden etxetiko Josef deitzen zen gizon batekin fedatua zen birjina batgana, eta birjinaren izena zen Maria.
28 Eta Aingeruak hura baithara sarthurik, erran zezan: Salutatzen aut grazia egin zainaná; Jauna dun hirekin, benedikatua hi emazten artean.
29 Eta hura, Aingerua ikhusirik trubla zedin haren erranaren gainean, eta pensatzen zuen zerik lizén salutazione hura.
30 Orduan diotsa Aingeruak: Mariá, eztunala beldurrik, ezen eriden dun grazia Jainkoa baithan.
31 Eta horrá, konzebituren dun eure sabelean, eta erdiren aiz seme batez eta deithuren dun haren izena Jesus.
32 Hura izanen dun handi, eta eritziren ziaión Subiranoaren Semé, eta emanen diraukan Jainko Jaunak bere aita Dabiden tronoa.
33 Eta regnaturen din Jakoben etxearen