21 Hala da onhasun handiak beretako biltzen dituena, eta Jainkoa baithan abrats eztena.
22 Orduan erran ziezén bere diszipuluei: Halakotz diotsuet, eztuzuen artharik zuen bizitzeaz, zer janen duzuen, ez eta gorputzaz zerzaz beztituren zareten.
23 Bizia bianda baino gehiago da, eta gorputza abillamendua baino.
24 Konsidera itzazue beleak, ezen eztutela ereiten ez biltzen, eta hek eztuté sotorik ez granerik, eta Jainkoak hatzen ditu hek, zenbatez zuek xoriék baino gehiago balio duzue?
25 Eta nork zuetarik artha ukhanez eratxeki ahal diezakeo beso bat bere handitasunari?
26 Bada baldin xipién dena ere ezin badagizue, zer goitikoéz arthatsu zarete?
27 Konsidera itzazue floreak, nola handitzen diraden: eztirade nekhatzen, eta eztute iruten; baina badiotsuet, are Salomon ere bere gloria guziarekin eztela beztitu izan hetarik bat bezala.
28 Bada baldin egun landán belhar dena, eta bihar labean ezarten dena Jainkoak hala inguru beztitzen badu, zenbatez areago zuek fede xipitakoak
29 Zuek beraz eztagizuela galderik zer janen duzuen edo zer edanen, eta etzaiteztela dudán jar,
30 ezen gauza hauk guziak munduko jendék bilhatzen dituzté, baina zuen Aitak badaki, ezen hauen beharra baduzuela.
31 Baina aitzitik bilha ezazue Jainkoaren resumá, eta gauza hauk guziak emanen zaizkizue gainerako.