Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/302

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


32 Ez aizela beldur tropel xipia, ezen zuen Aitaren plazer ona izan da zuei resumaren emaitera.

33 Sal itzazue zuen onak, eta eman itzazue elemosinatan. Egin itzazue zeurondako zahartzen eztiraden mulsák, zeruetan thesaur nehoiz ere falta eztaiten bat: nora ohoinik ezpaita hurbiltzen, eta non zerrenek ezpaitu desegiten.

34 Ezen non baita zuen thesaura, han izanen da zuen bihotza ere.

35 Bira zuen gerrunzeak gerrikatuak, eta zuen kandelák iraxekiak.

36 Eta zuek zareten noiz haién nabusia ezteietarik itzul daiten begira dauden gizonetarát irudi; dathorrenean, eta borthá bulkha dezanean, bertan ireki dezotenzát.

37 Dohatsu dirade zerbitzari hek, zein dathorrenean nabusiak eridenen baititu iratzarriak; egiaz diotsuet gerrikaturen dela bera, eta mahainean jar eraziren dituela, eta aitzinaraturik zerbitzaturen dituela.

38 Eta baldin badathor bigarren beillán, eta heren beillán badathor, eta hala eriden ditzan; dohatsu dirade zerbitzari hek.

39 Eta haur jakizue, ezen baldin baleaki aitafamiliák zer orduz ohoina ethorteko lizén, beilla lezakeela, eta ez lezakeela utzi zulhatzera bere etxea.

40 Zuek ere bada zareten prest, ezen uste eztuzuen orduan gizonaren Semea ethorriren da.

41 Orduan erran ziezón Pierrisek: Jauna, guri erraiten draukuk konparazione hori ala bai