Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/303

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


guziei ere?

42 Eta erran zezan Jaunak: Zein da despensér leiala eta zuhurra, nabusiak bere familiaren gaineko ordenatu duena, denborán ordinarioa deienzát?

43 Dohatsu da zerbitzari hura, dathorrinean nabusiak hala egiten eridenen duena.

44 Egiazki erraiten drauzuet, ezen duen guziaren gaineko ezarriren duela hura.

45 Eta baldin erran badeza zerbitzari hark bere bihotzean: Beranzen du ene nabusiak ethortera; eta has badadi zehatzen muthillén eta neskatoén, eta jaten eta edaten eta horditzen,

46 ethorriren da zerbitzari haren nabusia, hark uste eztuen egunean, eta eztakian orenean, eta bereziren du hura, eta haren partea infidelekin ezarriren.

47 Eta bere nabusiaren borondatea ezagutu duen zerbitzaria, eta ezpaita preparatu, eta ezpaitu haren borondatearen araura egin, zehaturen da anhitz ukhaldiz.

48 Baina ezagutu eztuena, eta zehatu izateko merezi dukeen gauzak egin dituena, zehaturen da ukhaldi gutiz. Bada anhitz eman izan zaion guziari, anhitz galde eginen zaió, eta begiratzera anhitz eman izan zaionari, hanbat gehiago galde eginen zaió.

49 Suaren emaitera ethorri naiz lurrera, eta zer nahi dut gehiago baldin ja iraxekia bada?

50 Baina baptismo batez batheiatzeko naiz, eta nola hertsen naiz haur konpli daiten artean?